Ekhiñe Zapiain

  • Abenduaren 3tik 10era bitartean Algortako aste kulturala antolatu dute Algortako jai batzordeko kideek. Biotz Alai plazan egingo dira egunetako kontzetu, tailer eta bestelakoak. Bertso saioa abenduaren 5ean izango da, igandean, 12:30ean. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Kerman Diaz eta Ekhiñe Zapiain bertsotan arituko dira Miren Loizagaren gidaritzapean.

  • Sariketaren azken 5 edizioetako txapeldunen saioa

    Eguna:otsailaren 27a, larunbata

    Ordua: 18:00

    Tokia:Algortako kasinoa

    Bertsolariak: Ekhiñe Zapiain Arlegi, Xabat Illarregi Marzol, Aroa Arrizubieta Barredo, Maider Arregi Markuleta eta Aitor Servier Etxexuri

    Gai-Jartzailea: Jone Uria Albizuri

     

  • Euskal Herri osotik etorritako bertsolari gazteak lehiatzen dira urtero ALBEk antolatutako Abra Sarian. Aurten, baina, azken bost edizioetako txapeldunak ekarriko ditugu, zuei bertso jaialdi bikaina eskaintzeko. Otsailaren 27an, 18:00etan, Algortako kasinoan bertsotan izango ditugu Aitor ServierMaider Arregi, Aroa ArrizubietaXabat Illarregi eta Ekhiñe ZapiainJone Uria bertsolaria gai jartzailea dela. Ezinbestekoa da izena aurretiaz ematea.
  • Eguna: Abenduaren 5a

    Ordua: 12:30

    Tokia: Biotz Alai plaza

    Bertsolariak: Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Kerman Diaz eta Ekhiñe Zapiain

    Gai-jartzailea: Miren Loizaga

     ALGORTAKO BERTSO SAIOA

  • Eguna: uztailaren 29a

    Ordua: 13:00

    Tokia: Kasino plaza

    Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Ekhiñe Zapiain, June Diaz eta Imanol Uria

    Gai-jartzailea: Beñat Vidal

  • Otsailaren 2an, Beran jokatu zen 2020ko Bardoak txapelketako bostgarren saioa. AMORTZIAREN ELIOBAK eta LAMIXENE taldeak ibili ziren kantari Kataku ostatuko terrazan, 18:00etan, Ainhoa Larretxeak gidatuta.

    Aimar Karrika, Josu Txoperena, Kristiñe Txoperena eta Maddi Ane Txoperena dira AMORTZIAREN ELIOBAKtaldearen kide gazteak.

    LAMIXENE talde beratarraren partaideak Ainhoa Larretxea, Aitor Elexpuru, Ekhiñe Zapiain, Estitxu Uranga, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo dira.

    Epaileek eta publikoak, 60 lagun baino gehiagok, LAMIXENE taldea izendatu zuten saioaren irabazlea.

    Saioa hemen ikusgai.

  • Saio koloretsua eta erritmo bizikoa egin zuten Algortako Kasinora deitutako 6 bertsolari gazteek. 65 bertsozale batu ziren mahaiaren bueltan eta euren gozamenerako saio ederra izan zen. Buruz burukoa Irati Alcantarillarekin jokatu zuen Ekhiñek. ALBEko ordezkari biek (Aritz Landeta eta Maddalen Ruesgas) oso saio txukuna egin zuten. ALBEren 40. urteurrenak ere presentzia izan zuen ekitaldian.

  • 2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa azaroaren 1ean jokatu da Altsasuko Iortia Kulturgunean. 17:30ean, 300 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Ekhiñe Zapiain ArlegiEndika Legarra NuinEneko Lazkoz MartinezErika Lagoma PombarOier Lakuntza Irigoien eta Xabat Illarregi Marzol bertsolariak.

    Eneko Lazkoz izan da saioaren irabazlea 489 punturekin eta zuzenean pasako da azaroaren 28an jokatuko den finalera. Bigarreneta hirugarren Xabat Illarregi eta Erika Lagoma izan dira, hurrenez hurren, 465 eta 442 punturekin.

    Hurrengo finalaurrekoa Berriozarren izango da azaroaren 6anAlazne Untxalo, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Mikel Lasarte, Patxi Castillo eta Saioa Alkaiza bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • 2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdena urriaren 9an izan da Tafalla herriko zineman. 17:30ean, 150 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Alazne Untxalo ErregerenaEkhiñe Zapiain ArlegiEneko Lazkoz MartinezErika Lagoma PombarSaioa Alkaiza Guallar eta Urko Gartzia Aleman bertsolariak.

    Eneko Lazkoz izan da 357,5 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da azaroaren 6an Berriozarren egingo den finalaurrekora. Saioa Alkaiza eta Erika Lagoma bigarrren eta hirugarren zian dira, hurrenez hurren.

    Hurrengo saioa Zangozan izango da urriaren 10ean,  Joanes Illarregi, Mikel Lasarte, Oier Lakuntza, Sarai Robles, Xabat Illarregieta Xabier Silveira bertsolariekin.

    Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.

  • Euskal Herri osoko bertsolari gazteak Algortan lehiatuko dira otsailaren 14an, ostirala, ALBEk antolatutako Abra Sariaren XIX. edizioan. Algortako Kasinoan, afari gozo-gozo baten ostean, 6 betsolariek haien trebezia erakutsiko dute oholtza gainean. Nork eramango ote du etxera txapela?