Euskal Herri osoko bertsolari gazteak Algortan lehiatuko dira otsailaren 14an, ostirala, ALBEk antolatutako Abra Sariaren XIX. edizioan. Algortako Kasinoan, afari gozo-gozo baten ostean, 6 betsolariek haien trebezia erakutsiko dute oholtza gainean. Nork eramango ote du etxera txapela?
Aurten ere, hemeretzigarren aldiz, Euskal Herriko 6 bertsolari gazte arituko dira Abra Sariaren lehian. Nerbioiko urak Abra itsasadarrean zabaltzen dira lehenengoz itsasora eta Abra Saria da, hain zuzen, eskolarteko lehien ibaia atzean utzi, eta bertso-plazen itsaso zabalera saltoa egiten lagungarri izan nahi duen saioa.
Otsailaren 14an kantuan ariko diren bertsolariak, honako hauek izango dira: Lierni Rekondo (Lasarte-Oria), Martin Abarrategi (Aramaio), Ekhiñe Zapiain (Bera), Irati Alcantarilla (Urruña), Maddalen Ruesgas (Berango) eta Aritz Landeta (Getxo).
Algortako Kasinoan izango da bertso-afaria, 22:00etan hasita. 12€-ren truke menu sinple eta gozoa izango dugu afari: pasta entsalada, oilasko gisatua eta pantxineta, ogia eta edaria barne.
Izena emateko bi bide daude: emailez, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita; edo telefonoz, 605704385 zenbakira deituta edo whatsapp bidez idatzita. Izena emateko epea otsailaren 12an bukatuko da.