2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdena urriaren 9an izan da Tafalla herriko zineman. 17:30ean, 150 bertsozaleren aurrean lehiatu dira Alazne Untxalo Erregerena, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Eneko Lazkoz Martinez, Erika Lagoma Pombar, Saioa Alkaiza Guallar eta Urko Gartzia Aleman bertsolariak.
Eneko Lazkoz izan da 357,5 punturekin saioaren irabazlea eta zuzenean sailkatuko da azaroaren 6an Berriozarren egingo den finalaurrekora. Saioa Alkaiza eta Erika Lagoma bigarrren eta hirugarren zian dira, hurrenez hurren.
Hurrengo saioa Zangozan izango da urriaren 10ean, Joanes Illarregi, Mikel Lasarte, Oier Lakuntza, Sarai Robles, Xabat Illarregieta Xabier Silveira bertsolariekin.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.