ALBEko bertsolariak igandean Andra Mariko jaietan kantatuko dute

Gaur, 17:00etan, Getxoko Andra Mariko jaietako txupinazoak ekitaldi gehienei hasiera emango dio. Igandean, maiatzaren 15ean, bertso saioa izango dugu kiroldegiko aparkalekuan. 12:30ean hasita, ALBEko bertsolariak izango ditugu kantuan: Inazio Vidal, Josu Landeta, June Diaz eta Unai Mendiburu. Imanol Uria izango da gai-jartzailea. Anima zaitezte!