Erromoko jaietan bertso birtualak gozagarri!

Aurten Erromoko jai ezberdinak ospatuko ditugu! Erromoko Jai Batzordeak onlineko ekitaldi eta ikuskizun ugari eskainiko ditu egunotan, baita bertso saioa ere!

Ostiral honetan Igor Elortza, Maddalen Arzallus, Odei Barroso eta Imanol Uria izango ditugu bertsotan pantailaren beste aldean, Peru Vidalen gidaritzapean. 

Saioa 20:00etan hasiko da eta zuzenean emitituko da Erromoko Jai Batzordearen Youtube, Facebook eta Instagram kontuetan.