Algortarrok Zaintzeko bertso saioa!

Bihar, maiatzaren 1ean, 5 ALBEkide izango ditugu bertsotan Algortarrok Zaintzen sare herritarrak antolatutako bertso saioan. Onlinean izango da, Algortarrok Zaintzen sareko Youtube kanalean, 18:00etatik aurrera. Ez hutsik egin!

Imanol Uria, Unai Mendiburu, Peru Irastorza eta Aritz Landeta bertsotan ibiliko dira bihar Algortarrok Zaintzen sareak antolatutako Itxialdirako Agendako saioan, Araitz Lasa gidari dutela. Saioa esteka honetan egongo da ikusgai: labur.eus/ZaintzaSaioa