Apirilaren 25ean Jone Uria eta Aitor Mendiluzerekin afalduko dugu. Larunbatean, 21:00etatik hasita, ALBEko youtube kanalean arituko dira kantuan.
Jarri mahaia, prestatu afaria eta jesarri ordenagailu aurrean gurekin saio berezi honetaz gozatzeko!
Iaz Algortako Saigon Fusion jatetxe vietnamdarrean egin genuen Bertso Afaria. Aurten, berriz, ALBEko Youtube kanaletik ikusiko ditugu Jone Uria eta Aitor Mendiluze kantuan. Guztiok batera afalduko dugu bertsotan dabiltzan bitartean: bakoitza bere etxean egon arren, ALBEk menu bakarra proposatuko du ikusle eta parte hartzaile guztientzako. Hasiera batean saioa Algortako Gure Toki jatetxean egitekoak ginenez, haiekin adostutako menua mantenduko dugu: entsalada, entrekota eta patatak.
Saioa ikusteko, interneteko konexioa eta ordenagailua beharko ditugu (edota mugikorra, erosoen egiten zaizuena). Egunean bertan, saioa hasi baino apur bat leheneago, esteka hau ALBEko Youtube kontura bideratuko dugu eta bertan zuzeneko streamingean ikusiko dugu saioa: labur.eus/ALBEafaria
Zalantzarik baduzue, jarri gurekin kontaktuan 605704385 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.
Apirilaren 25ean ikusiko dugu elkar!!