jone uria

  • Urtero bezala, uztailaren 13an, 19:00etan, hitzordua daukagu Muxikebarri antzokian. Originaltasuna eta esperimentazioa oinarri dituen saioa da BERTSO JAIALDI MUNDIALA, eta aurten bertsozaleen mundua hankaz gora jarriko dute Alaia Martin, Igor Elortza, Andoni Egaña, Jone Uria, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariek.
  • Etxeko egongelan bertan izango ditugu Julio Soto, Aitor Mendiluze, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariak! Bihar 19:00etan, Jitsi bideokonferentzia plataforman sartu eta onlineko bertso-saio berezi batez gozatu ahalko dugu, kuarentenaren monotonia apurtzeko aproposa!

  • Ostiralean, martxoaren 4an, emango diogu hasiera 2022. urteko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari. 12 bertsolarik hartuko dute parte Erromon izango diren hiru kanporaketa saioetan. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan sartzea, eta gainontzeko bertsolariak  puntuazioaren arabera sailkatuko dira. Zorte on! 

  • Otsaileko hil labur honetan, sariketa eta jaialdietan arituko dira ALBEko bertsolariak:

  • Otsailean sartu berri gara eta plazarik plaza bertsotan dabiltza ALBEko bertsolariak. Hona hemen non kantatuko duten hil honetan:

  • Ostiralean, martxoaren 4an, Erromon izan ziren Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako lehen hiru kanporaketak. Peru Vidal, Jone Uria eta Arrate Illaro izan ziren haien saioetako irabazleak eta apirilaren 2ko finalaurretara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

  • Abendura heldu gara. ALBEko bertsolariekbertso urteari amaiera emango diote txapelketa, jaialdi eta bertso saio berezi hauekin!

  • ALBEko bertsolariek martxoko hilabetea saio mota ezberdinez bete dute:  Bertsoz betetako martxoa izango da aurtengoa! ALBEko bertsolariek plazarik plaza ibiliko dira mota guztietako jaialdi eta saioetan kantatzen: Ez da Kasualitatea, Plazara! ekimena, bertso saio musikatuak, sariketak...

  • Hilabete zail hauen ostean, iraila gogotsu hasi dute ALBEko bertsolariek. Saio kopurua gora doan heinean, mota ezberdinak ikusten gabiltza berriz ere: plaza libreak, jaialdiak, txapelketak... eta ALBEren Bertso Jaialdi Mundial propioa ere!

  • Azaroan, txapelketa, bertso afari, jaialdi eta bertso saio berezietan ibiliko dira ALBEko bertsolariak!

  • Eguna: abuztuaren 12a

    Ordua: 19:30

    Tokia:Algortako Portu Zaharra

    Bertsolariak:Jone Uria eta Joanes Illarregi

  • Eguna: Urriaren 23a, larunbata

    Ordua: 12:00etan

    Tokia: Portu Zaharra

    Bertsolariak: Jone Uria, Miren Amuriza, Gorka Pagonabarraga eta Oihan Diaz

    Gai-jartzailea: Jon Amezaga

  • Eguna: azaroaren 21a

    Ordua: 19:00etan

    Lekua: Kurtzio Kultur Etxea, Sopela

    Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Julio Soto, Jone Uria eta Imanol Uria

    Sarrerak: 3€. Hemen erosi daitezke.

  • Maiatza atzean utzi dugu, eta ALBEko bertsolariek gogoz hartu dituzte ekaineko plaza ezberdinak. Hilabete honetan jaialdiak, poteoak, sariketak eta jaietako bertso saioak ditugu egutegian:

  • Apirilaren 25ean Jone Uria eta Aitor Mendiluzerekin afalduko dugu. Larunbatean, 21:00etatik hasita, ALBEko youtube kanalean arituko dira kantuan. 

    Jarri mahaia, prestatu afaria eta jesarri ordenagailu aurrean gurekin saio berezi honetaz gozatzeko!

  • Eguna: Apirilaren 25a, larunbata

    Ordua: 21:00

    Tokia: Online

    Bertsolariak: Jone Uria eta Aitor Mendiluze

  • 2022ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketari martxoaren 4an emango diogu hasiera! 24 bertsolari trebe lehiatuko dira martxoaren 4an eta 11n Erromon eta Gorlizen, eta apirilaren 2an Algortan jokatuko dira azken faseak. Nork jantziko ote du Uribe Kostako txapela?

  • Udagoiena hasi da eta jo ta ke dihardute ALBEko bertsolariek. Jaialdi, txapelketa eta era guztietako saioetan arituko dira hilabete honetan!

  • Ezin esan urria urri datorrenik bertsosaio aldetik. Bada non kantatu, bai eta bertso ederrak non entzun ere. Gainera, era askotako saioak ditugu: plaza libreak, jaialdiak, sariketak... Gure bertsolariek aitzakia ederra eman ohi digute bertso-geografia lantzeko!
     
  • Portu Zaharreko kultur astea urriaren 21etik 24ra ospatuko da, Barne Barnetik kolektiboak antolatuta. Urriaren 23an, larunbatean, Miren Amuriza, Jone Uria, Oihan Diaz eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak kantuan izango ditugu Jon Amezagaren gidaritzapean. Aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da!