Portu Zaharreko kultur astea urriaren 21etik 24ra ospatuko da, Barne Barnetik kolektiboak antolatuta. Urriaren 23an, larunbatean, Miren Amuriza, Jone Uria, Oihan Diaz eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak kantuan izango ditugu Jon Amezagaren gidaritzapean. Aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da!
Saioa 12:30ean hasiko da Portu Zaharreko landan. Sarrerak esteka honetan daude eskuragarri.
Saioaren egunean laguntzaile moduan aritzeko prest daudenak ALBE edo Barne Barnetik kolektiboarekin jarri daitezke harremanetan. Informazio gehiago Barne Barnetik kolektiboaren sareetan.