Muxikebarrin ospatuko dugu aurten Hitzaren Dantza ekimena, jaialdi formatuan baina: Itxaso Paya, Xabat Illarregi eta Aitor Mendiluze bertsolariek artistok izango dituzte plazakide: Mixel Etxekopar kantari, bertsolari eta xirulari zuberotarra, Miren eta Roberto Etxebarria musikariak Erreskan taldeagaz, eta Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzariak. Kolosala izango da!
Urriaren 3an, larunbatean, 18:15etan irekiko dituzte Muxikebarriko ateak eta ekitaldia 19:00etan hasiko da, Ereaga aretoan.
Gonbidapena lortzeko idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, izen-abizenak eta gonbidapen kopurua adieraziz.
Ekitaldian denok batera kantatuko dugun Roberto Etxebarria eta Erreskan taldearen abesti berriaren letra hemen deskargatu dezakezue: labur.eus/mVCGl