JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Orain dela sei urte berreskuratutako saio klasikoa afari formatura bueltatu da: martxoaren 28an, ostirala, 21:00etan elkartuko gara Algortako Mugarri tabernan. Pizza eta razio gozo-gozoak afaldu ostean, Maialen Lujanbioren eta Unai Iturriagaren bertsoekin gozatzeko aukera izango dugu. 

  • Maiatzaren 8an hasiko da Udabarria bertsotan, 2025ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Maiatzeko lau eguenetan egingo diren zortzi saioetan 48 bertsolarik hartuko dute parte; horietatik bederatzi ALBEkoak dira: June Diaz, Imanol Uria, Inazio Vidal, Aitor Esteban, Kerman Diaz, Paule Loizaga, Peru Vidal, Peru Irastortza eta Naroa Torralba. Zorte on guztioi!

  • Aintzaldu daigun Irune zena, / etxe oneko alaba: / bihotzean eroango zaitugu / goazenean plazara! / BETI ARTE, IRUNE!!

    ALBEko lagunak

  • Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  • Urtero lez, Berbots elkarteko lagunek Kanpomartxo egunpasa antolatu dute Erandion; aurten Martiartu auzoan izango da apirilaren 6an, domekan. Goizetik iluntzera arte egingo diren ekintza eta ikuskizunen artean, 13:30ean Unai Mendibururen eta Amaia Iturriotzen bertsoekin gozatzeko aukera izango dugu. Anima zaitezte!

  • Neguko egun hotzak pixkana-pixkanaka atzean utziko ditu martiak, baina bitartean, hona hemen ALBEko bertsolariek non kantatuko duten hilabetean zehar:

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
28
Bertso afaria 2025
21:00etan
05
XXX. ESAERA ZAHARREN TXAPELKETA
11:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-03-26

Urtero lez, Berbots elkarteko lagunek Kanpomartxo egunpasa antolatu dute Erandion; aurten Martiartu auzoan izango da apirilaren 6an, domekan. Goizetik iluntzera arte egingo diren ekintza eta ikuskizunen artean, 13:30ean Unai Mendibururen eta Amaia Iturriotzen bertsoekin gozatzeko aukera izango dugu. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2025-03-24
Argitaratze data: 2025-03-18

Maiatzaren 8an hasiko da Udabarria bertsotan, 2025ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Maiatzeko lau eguenetan egingo diren zortzi saioetan 48 bertsolarik hartuko dute parte; horietatik bederatzi ALBEkoak dira: June Diaz, Imanol Uria, Inazio Vidal, Aitor Esteban, Kerman Diaz, Paule Loizaga, Peru Vidal, Peru Irastortza eta Naroa Torralba. Zorte on guztioi!

Argitaratze data: 2025-03-04

Orain dela sei urte berreskuratutako saio klasikoa afari formatura bueltatu da: martxoaren 28an, ostirala, 21:00etan elkartuko gara Algortako Mugarri tabernan. Pizza eta razio gozo-gozoak afaldu ostean, Maialen Lujanbioren eta Unai Iturriagaren bertsoekin gozatzeko aukera izango dugu. 

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: