Argitaratze data: 2022/10/21

Ohiturari eutsiz, hilabete honetako Ase Bertsoz ekimena urriaren 27an, ostegunean, izango da Algortako Azebarri Kultur Elkartean. Otordu gozo batez lagunduta, bertsotan arituko gara sorgin, saguzar eta mamu artean. Zatozte, bertsolari eta bertsozale asegaitzok, ikaragarria izango da!

Presta zaitez lehengo eta oraingo bertsokerak gurutzatuko diren bertso festan parte hartzeko, azaroaren 11n  Algortako AZEBARRI kultur txokoan, 19:00etatik aurreraAnjel LarrañagaPaule Loizaga, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II" eta Peru Abarrategi bertsolarien bertsoez gain, Olarte trikitilaria gonbidatu dugu San Martin eguneko ekitaldi bizi honetara. Larrañagak lagunduko dio panderoaz eta ahotsaz. Kopauatxoa ere egongo da; bertoko jeneroaz, gainera! 

Argitaratze data: 2022/10/05

Urritik urtarrilera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, ikusiko duzuenez. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!

Argitaratze data: 2022/09/22

Udako etenealdiaren ondoren, bueltan da Ase Bertsoz, bertsolari asegaitzen ekimena, inoiz baino indartsuago! Irailaren 29an, ostegunean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean bilduko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Hilabete honetako gaia udazkena izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, bertsoz asetzera!

Argitaratze data: 2022/09/20
Argitaratze data: 2022/09/15