BERTSO BAZKARI ITZELA MAIATZAREN 18AN!

Hemen dator urteroko bertso bazkari klasiko udaberritsua. Maiatzaren 18an, zapatuan, Euskal Herriaren mutur biak batuko ditugu mahaiaren bueltan, Sustrai Colina urruñar iruindartuaren eta Jone Uria algortarraren bertsoak lokarri direla. Getxoko Benta kultur elkartearen lokal zaharberrituan bazkalduko dugu, Aritz Landeta bertako partaide eta ALBEkidearen bitartekaritzari esker. 

Bazkaria 14:30ean hasiko da Getxoko Andra Mariko Benta kultur elkartean. Oso menu erakargarria presatu digute 15€-ren truke: pasta entsalada, sukalkia eta pantxineta, edaria eta kafea barne. Izena emateko deitu 605 704 385 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera maiatzaren 13a baino lehen. Bizkor ibili, tokia mugatua da eta!