Asteazkenean, apirilak 17, 2024ko Bizkaiko taldekako txapelketaren laugarren kanporaketa jokatuko da Algortan. Lea Artibaiko LeartiBai+ taldea eta eskualdeko Karidadeko masokistak taldea 19:00etatik aurrera batuko dira. Irabazleak maiatzaren 25eko Arrigorriagako finalaurrekoetarako txartela lortuko du. Animo!
Bi saio egingo dituzte: lehenengoa Algortako Salem tabernan izango da 19:00etan, eta bigarrena Azebarri txokoan 20:30ean.
Lea Artibaiko LeartiBai+ taldeko ideak hauek dira: Aissa Intxausti, Josune Aramendi, Garazi Navarro, Nerea Ibarzabal, Xabat Galletebeitia, Oier Azula, Jone Antsotegi, Lurdes Ondaro eta Aitor Ruiz.
Uribe Kostako Karidadeko masokistak taldea, berriz, Beñat Lopez, Oier Aizpurua, Josu Landeta, German Kortabarria, Iñigo Kortazar, Aitor Fernandez de Martikorena eta Peio Arondo ALBEkideek osatzen dute.
Hurrengo bi kanporaketak apirilaren 20an jokatuko dira Uribe Kostan, Leioan eta Urdulizen. Bizkaiko taldekako txapelketari buruzko informazio gehiago hemen duzue ikusgai.