Larunbatean, apirilak 20, Bizkaiko Taldekako Txapelketaren 5. eta 6. kanporaketak jokatuko dira. Leioan eskualdeko Leioatik Leioara eta Busturialdeko Troiako Zaldia taldeek kantatuko dute, eta Urdulizen eskualdeko Pirata bertso-taldea eta Durangaldeko Durangalduek izango dira kanporaketan parte hartuko duten taldeak. Irabazleak maiatzaren 25eko finalaurrekoetara sailkatuko dira. Zorte on!
Leioan hiru saio egingo dituzte: lehehengoa 19:00etan hasiko da Sustrai tabernan, bigarrena Udondoko Asuaberrin izango da 20:30ean eta azkena 22:00etan jokatuko da Kurkudi tabernan.
Urdulizen bi saio egingo dituzte, Txiberri eta Basartena tabernetan, 19:30etatik hasita.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.