Duela 30 urte egin zen lehenengo Kanpomartxo jaialdia Erandion, eta aurten, apirilaren 28an, Faoeta auzora bueltatuko da urteurrena ospatzeko. Berbotsek egun osoko jaialdia antolatu du, sorpresa eta ekintza ezberdinez beteta; horien artean, Onintza Enbeita eta ALBEko Peru Vidal bertsolariak izango ditugu kantuan, 13:30etatik aurrera. Anima zaitezte!
Edizio honetan, gainera, Mintza Egunarekin bat egingo du Kanpomartxok, eta bazkal ordurako bi jaialdiak elkartu egingo dira. Herri bazkarirako txartelak Mintzalaguna.eus webgunean erosi ditzakezu.