Maiatzaren 9tik 15era arte iraungo dute aurtengo Getxoko Andra Mari jaiak. Eskaintza kultural zabalaren barruan, maiatzaren 12an (domeka), bertso saioa izango dugu 12:30ean, kiroldegiko aparkalekuan. Kantuan ALBEko Jone Uria, Naroa Torralba, Peru Irastortza eta Joanes Igeregi bertsolariak izango ditugu, Oihan Diaz gai-jartzailearen esanetara. Anima zaitezte!
Informazio gehiago jai batzordearen sare sozialetan duzue ikusgai.