2023ko BERTSO JAIALDI MUNDIALA ere itzela dator! Uztailaren 12an, Muxikebarri zentrora kantura etorriko dira Unai Iturriaga, Kerman Diaz, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Jon Maia bertsolariak, esperimentazioa eta originaltasuna oinarri dituen jaialdia eskaintzeko. Gonbidapenak eskuragarri daude dagoeneko, anima zaitezte!