Atzo Bilboko Euskararen Etxean jokatu zen Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketaren bigarren kanporaketa. Andrea Bañuelos, June Diaz, Amaiur Galdos, Naia Martin, Maialen Lago, Goizane Saratxaga, Haizea Telleria eta Naia Ruiz De Arbulo bertsolari gazteek hartu zuten parte, eta June Diazek jaso zituen puntu gehien. Zorionak, June!