Bizkaiko Bertsozale Elkarteak ERRIOXARA IRTEERA berreskuratu du aurten. Irailaren 10ean, arabar Errioxan egun osoko plana antolatu dute: Guardian goiz pasa, bazkaria Cándido Besa upategian eta Bastidan arratsalde pasa. 35 euro izango dira, autobusa eta hamaiketakoa Elkartearen kontura. Izena emateko azken eguna abuztuaren 31 izango da.
