Heldu da ikastetxeetatik plazara salto egiteko eguna. Getxoko Zabala, Geroa, Gobela, San Nikolas, Andra Mari, Romo eta Zubileta ikastetxeetako bertsolaritza ikasleek bertso plaza erreala dastatuko dute lehen aldiz Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Maiatzaren 19an, goizeko 10:00etan, Sustrai Colina eta Naroa Torralba bertsolariak izango dituzte bidelagun, Nahikari Ayo irakaslearen gidaritzapean.