Atzo Bilboko Euskararen Etxean jokatu zen Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketaren bigarren kanporaketa. Andrea Bañuelos, June Diaz, Amaiur Galdos, Naia Martin, Maialen Lago, Goizane Saratxaga, Haizea Telleria eta Naia Ruiz De Arbulo bertsolari gazteek hartu zuten parte, eta June Diazek jaso zituen puntu gehien. Zorionak, June!
Bizkaiko Eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa bihar, maiatzaren 17an, izango da Igorreko Lasarte aretoan, 17:00etan. Finala maiatzaren 27an jokatuko da Gernika-Lumoko Astran.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean.