Getxoko Andra Mariko jaiak maiatzaren 11tik 15era iraungo dute, eta ikuskizun eta ekintza ezberdinez betetako egunak izango dira. Igandean, maiatzaren 14an, bertso saioa izango dugu, Arrate Illaro, Oier Aizpurua, Maialen Lago eta Kerman Diaz ALBEko bertsolariekin. Kiroldegiko aparkalekuan, 12:30ean. Aritz Landeta izango da gai-jartzailea. Anima zaitezte!