Asteartean, uztailaren 26an, Gorlizko jaietan bertsotan izango ditugu Andoni Egaña, Maddi Ane Txoperena, Saioa Alkaiza eta Aitor Etxebarriazarraga. Bertso saioa 20:00etan hasiko da Ibarreta plazan, Beñat Vidal gai-jartzailearen gidaritzapean.

Larrabasterrako jaiak laster izango dira hemen, eta aurten, ekintza guztien artean, bertso saioa izango dugu gozagarri. Uztailaren 15ean, ostiralean, Josune Aramendi eta Imanol Uria bertsotan izango ditugu Urgitxieta plazan, herri bazkariaren ostean. Anima zaitezte!
Udan bete-betean sartuta gaude, eta ALBEko bertsolariak ere gogoz murgildu dira uztaileko plazetan. Ez da kasualitatea, bertso jaialdi mundiala, bertso maratoia eta jaietako bertso saio ugaritan egongo dira kantuan:
Sopelako jaietako kuadrillen sari banaketan aspalditik egiten dugu bertso saioa. Aurtengoan, Paule Loizaga, Oihan Diaz eta Unai Mendiburu ALBEko bertsolari gazteek kantatuko dute. Larunbatean, uztailaren 2an, 20:00etan, Sopelako txosnagunean.
Igande honetan, ekainaren 26an, Sopelako San Pedro jaietako egun morean bertso saioa izango dugu txosnagunean, 12:00etan. Saio feminista izango da aurtengoa, Naroa Torralba, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Saioa Alkaiza bertsolariekin. Miren Loizaga izango da gai-jartzailea.