ABRA SARIA: Gazteen sariketa otsailaren 17an

Dagoeneko ABRA SARIAren 22. ediziora iritsi gara. Aurtengoan ere, Euskal Herri osoko sei bertsolari gazte lehiatuko dira Getxoko uretan: Ander Sarriugarte (Durango), Maite Sarasola (Deustu), Peru Irastorza (Algorta), Maddi Aiestaran (Beasain), Beñat Astiz (Barañain) eta Maddi Agirre (Gasteiz). Ekitaldia otsailaren 17an (ostiralean) izango da, Algortako Azebarri kultur txokoan19:00etan hasita.
 
Epaile lanean Martin Aramendi, Miriam Juaristi eta Joseba Santxo arituko dira. Saioko bertsolari puntuatuenak txapela jantziko du eta Aitor Zumalabek diseinatutako ABRAKI bana emango zaie sei parte hartzaileei. Aurten formatua aldatu dugu eta ez da afaririk egongo saioaren aurretik, baina jan-edanik ez da faltako Azebarriko barran. Sarrera librea izango da. Anima zaitezte!