Dagoeneko ABRA SARIAren 22. ediziora iritsi gara. Aurtengoan ere, Euskal Herri osoko sei bertsolari gazte lehiatuko dira Getxoko uretan: Ander Sarriugarte (Durango), Maite Sarasola (Deustu), Peru Irastorza (Algorta), Maddi Aiestaran (Beasain), Beñat Astiz (Barañain) eta Maddi Agirre (Gasteiz). Ekitaldia otsailaren 17an (ostiralean) izango da, Algortako Azebarri kultur txokoan, 19:00etan hasita.