Abra Sariaren 22. edizioa Algortako Azebarri elkartean hasi zen otsailaren 17an, 19:00etan. Oso saio txukuna egin zuten bertsolari gazteek, Naroa Torralbaren gidaritzapean, bertan batu ziren entzuleen gozamenerako. Buruz burukora Maddi Aiestaran eta Maddi Agirre heldu ziren, baina azken honek jaso zituen puntu gehien azkenean. Zorionak Maddi!
Lehenik, zortziko handian aritu ziren binaka, ondoren zortziko txikian, eta gero, puntu-erantzunetan. Amaitzeko, banaka aritu ziren hamarreko handian. Buruz burukoan, sei puntuko motzean binaka aritu ziren eta kartzelan bi ariketa egin behar izan zituzten: lehenik sentsazio bat sentiarazi behar izan zioten entzuleari eta ondoren gai baten inguruan hiru bertso kantatu.
Horrela geratu zen XXII. Abra Sariko sailkapena:
1. Maddi Agirre 104,5 puntu bigarren atalean (171 puntu lehen atalean)
2. Maddi Aiestaran 99 puntu bigarren atalean (171,5 puntu lehen atalean)
3. Ander Sarriugarte 167 puntu
4. Peru Irastorza 164,5 puntu
5. Maite Sarasola 158 puntu
6. Beñat Astiz 150 puntu
Epaile lanetan Martin Aramendi, Miriam Juaristi eta Joseba Santxo aritu ziren eta idazkari lanetan Arkaitz Gomez.