Presta zaitez lehengo eta oraingo bertsokerak gurutzatuko diren bertso festan parte hartzeko, azaroaren 11n Algortako AZEBARRI kultur txokoan, 19:00etatik aurrera, Anjel Larrañaga, Paule Loizaga, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II" eta Peru Abarrategi bertsolarien bertsoez gain, Olarte trikitilaria gonbidatu dugu San Martin eguneko ekitaldi bizi honetara. Larrañagak lagunduko dio panderoaz eta ahotsaz. Kopauatxoa ere egongo da; bertoko jeneroaz, gainera!
Urritik urtarrilera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, ikusiko duzuenez. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Gorde datak zuen egutegietan!
Udako etenealdiaren ondoren, bueltan da Ase Bertsoz, bertsolari asegaitzen ekimena, inoiz baino indartsuago! Irailaren 29an, ostegunean, Algortako Azebarri Kultur Elkartean bilduko gara otordu gozo batez eta bertso anitzez gozatzeko. Hilabete honetako gaia udazkena izango da. Zatozte, bertsolari eta bertsozaleok, bertsoz asetzera!
Hastear da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia! Larunbatean, irailaren 24an, Getxon egingo da lehenengo saioa. Muxikebarri zentroan, 17:00etan lehian izango ditugu Agin Laburu, Eneko Lazkoz, Nerea Elustondo, Oihana Bartra, Peru Abarrategi eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea Imanol Artola "Felix" izango da.
Bertsotan ikasi nahi baduzu, oraintxe duzu aukera! ALBEren heldu hasiberrien taldean eta gazteen taldean izena emateko epea zabalik dago. Anima zaitez eta eman izena!
Irailaren 18an, goizeko 11:00etatik aurrera, Algortako plazak eta kaleak bertsoz, doinuz eta dantzaz beteko dira HITZAREN DANTZAn. Bi urteren ostean, ZAZPI JAUZI KALEJIRA formatua berreskuratuko dugu, Algortako zazpi plazetan bertsotan, dantzan eta kantuan egiteko Uribe Kostako dantza eta kanta taldeen laguntzaz. Animatu zeuek ere hitza dantzan jartzera!