ALBEko Unai Mendiburu bigarren lotu da Lizardi Sarian!

Irailaren 1ean Zarautzen jokatu zen Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko finala, Motxian bertso eskolak antolatuta. Garazi Navarrok jantzi zuen txapela, eta bigarren ALBEko Unai Mendiburu lotu zen, puntu eta erdira. Bertsorik onenaren saria Unairentzat izan zen. Zorionak bioi!!!
 
 Hona hemen finaleko sailkapena:

Garazi Navarro: 265
Unai Mendiburu: 263,5
Iker Ormazabal: 249,5
Ekhiñe Zapiain: 248,5
Irantzu Idoate: 241
Bittor Altube: 233,5
 
Saioko bertsoaldi batzuk bertso.eus webgunean dituzue ikusgai.