Urteurrena Iurretan ospatuko du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak

<b>Bizkaiko Bertsozale Elkarteak 40 urte bete ditu aurten, eta irailaren 9an ospatuko du Iurretan12:00etan, Iurretako plazan, poteo girotuarekin hasiko da, ondoren Montoste Elkartean bazkaria egingo da eta bazkalostean urteurren ekitaldiari emango zaio hasiera.  Bazkarirako txartelak 20€ dira eta bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke ostiralera arte. Anima zaitezte!