Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketako irabazleak

Baditugu Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 15. edizioko irabazleen izenak! Jartzaile errimeon bertso ederrak abenduaren 10eko ALBE GALA ekitaldian entzungo dituguSari-emateaz gain, Andoni Egaña eta Nerea Elustondo bertsotan arituko zaizkigu, ALBEko bertsolariekin batera. Koktela, musika eta dantza ere ez dira faltako. 
 
Joseba Santxo, Nerea Bruño eta Ainhoa Agirreazaldegi ibili dira epaile, eta nahiko lan izan dute hiru sortarik onenak apartatzeko, aurkeztutako lan ugarien kalitate handia dela eta. Hauexek dira, bada, Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketa historiko honen 15. edizioko irabazleen izenak:
 
Ane Labaka Mayozek irabazi du lehen saria Bizi hurren bertso sortarekin.
Bigarren saria Oier Etxebarria Zubimendirentzat izan da, Izerdiaren pisua
 bertso sortagatik. 
Jon Gurrutxaga Urbietak irabazi du hirugarren saria, Anaia galduari bertso sortari esker.
 
Sari ematea Algortako Bertsolari Eskolak urte amaieran antolatu ohi duen ALBE GALAn egingo da, abenduaren 10an Algortako La Ola jatetxean. Gogoratu, Galarako sarrera gonbidapen bitartez egingo dela. Halandaze, ekitaldira joateko interesa baldin baduzue, jar zaitezte gurekin harremanean: 605 704 385 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
 
Eskerrik asko beti hor egoteagatik. Bertsoak bizi gaitu, eta bizi bedi!