Larunbatean, martxoaren 9an, Berangon izan ziren Uribe Kosta Bertsolari Txapelketako lehen bi kanporaketak. Arrate Illaro eta Jone Uria izan ziren saioetako irabazleak eta martxoaren 23ko finalaurrekoetara pasatuko dira zuzenean. Beste bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.