Urtero lez, Algortako San Inazio jaietan bertsoez gozatzeko aukera izango dugu: Kasinoko plazan, 13:00etan bertso saioak egongo dira uztailaren 28an, 30ean eta 31n. Azken egunean, eguerdiko bertso saioa BERTSO MARATOIAren hasiera baino ez da izango: ondoren bertso bazkaria daukagu Gure Toki jatetxean eta, amaitzeko, bertso poteo musikatua ordu txikiak arte. Anima zaitez eta eman izena!
Uztailaren 28an, igandean, Paule Loizaga, Jon Maia, Aissa Intxausti eta Amets Arzallus izango ditugu kantuan. 13:00etan hasiko da Kasinoko plazan, Jon Amezaga gai-jartzailearekin.
Uztailaren 30ean, asteartean, Jone Uria, Julio Soto, Peru Abarrategi eta Aitor Mendiluze izango ditugu kantuan. 13:00etan hasiko da Kasinoko plazan, Arrate Illaro gai-jartzailearekin.
Uztailaren 31n, asteazkenean, Saioa Alkaiza, Kerman Diaz, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal izango ditugu kantuan. 13:00etan hasiko da Kasino plazan, Beñat Vidal gai-jartzailearekin. 14:30ean, Algortako Gure Toki jatetxean elkartuko gara bazkaltzeko eta Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal bertsolarien bazkalosteko saioaz gozatzeko. Arratsaldean ere maratoiarekin jarraituko dugu: Algortako hainbat tabernetatik ibiliko gara bertso poteoan, Ander eta Gentzane trikitilari eta panderojoleen laguntzaz.
Bazkariaren prezioa 15 eurokoa izango da, eman izena 605704385 telefonoan edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. email helbidean.
Algortako jaietako egitarau osoa hemen irakurri dezakezue.