Hemen dira Erromoko jaietako saioa eta jira!

Erromoko jaiak uztailaren 28tik abuztuaren 4ra izango dira aurten eta, urtero lez, bi bertso ekitaldi prestatu ditugu: bertso saioa eta bertso jira. Abuztuaren 1ean, 16:30ean, kantuan izango ditugu Imanol Uria, Igor Elortza, Maddi Ane Txoperena eta Julio Soto bertsolariak, Erlantz Pazosen esanetara. Abuztuaren 3an, 19:00etan, herriko tabernetatik ibilbidea egingo dugu Joanes Illarregi eta Unai Mendiburu bertsolariek lagunduta.

 Erromoko jaiei buruzko informazio gehiago jai batzordearen sare sozialetan duzue ikusgai.