Udaburua ospatzeko umeentzako bertso saioa Algortan

Aurten ere Egizu elkarteak umeentzako Udako Solstizio jaia antolatuko du Algortako San Nikolas plazan. Dantza, magia, txokolatada eta beste hainbat ekintza egongo dira plazan ekainaren 23an, igandean. Horien artean, 20:30ean June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago ALBEko bertsolariak izango ditugu bertsotan.

 Egitarau osoa Egizuren webgunean duzue ikusgai.