Ekainaren 29an izango da aurten Sopelako bertso saioa

Sopelako San Pedro jaietako bertso saioa hurrengo larunbatean izango da aurten, ekainaren 29an, 13:00etan. Paule Loizaga gai-jartzailearen gidaritzapean, txosnagunean bertsotan izango ditugu Kerman Diaz, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Ekhiñe Zapiain. Anima zaitezte!

Eta igandean, ekainak 30, kuadrillen sari banaketan bertsotan arituko dira Paule Loizaga, Unai Mendiburu eta Naroa Torralba ALBEko bertsolari gazteak, 20:00etan.

Sopelako jaien egitarau osoa hemen.

 

UDAKO BERTSO SAIOAK SOPELA KUADRILLEN SAIOA