Ekainaren 23an izango da aurtengo Leioako bertso saioa

Leioako San Juan jaiak ekainaren 20tik 24ra izango dira aurten eta, urtero bezala, ekintzen artean ez da bertsorik faltako! Ekainaren 23an (igandea), 13:00etan, June Diaz, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Maddalen Arzallus bertsolariak kantuan izango ditugu J. R. Aketxe plazan, Beñat Vidal gai-jartzailearen esanetara.

Leioako jaietako egitarau osoa hemen aurkitu dezakezu.