Hilero bezala, ostegun honetan Azebarri kultur txokoan bilduko gara otordu bikainaz gozatu eta bertsotan aritzeko. Oraingo honetan, gaia adimen artifiziala izango da. Gizakia makinaren kontra, sormena sistema bitarraren kontra. Bertsolariak ala AAk, zeinek sortuko ditu bertsorik onenak? Etorri eta deskubritu, errimatzaile asegaitzok!
