Irailaren 22an, HITZAREN DANTZA ekimenaren 10. edizioak kolorez eta doinu ederrez beteko ditu Algortako kale eta plazak. Euskara lokarri hartuta, bertsoak, euskal kantak eta euskal dantzak izango dira nagusi goizeko Zazpi Jauzi kalejiran, bazkalosteko saioan eta arratsaldeko erromerian. Animatu zeuek ere hitza dantzan jartzera!
