Udaberria bertsotan sailkapen fasea ostegun honetan hasiko da, maiatzaren 8an, Bakioko eta Munitibarreko kanporaketekin. ALBEko bi bertsolarik hartuko dute parte: Imanol Uria Albizuri Bakioko kanporaketan lehiatuko da eta June Diaz Francok Munitibarrekoan kantatuko du. Zorte on bioi! Saio biak 18:30ean hasiko dira eta sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke.
Bakioko kanporaketa txakolingunean jokatuko da eta, Imanolekin batera, Alexander Idoeta, Asier Alcedo, Ion Barrocal, Jone Larrinaga eta Julen Ibarguengoitia bertsolariek kantatuko dute, ALBEko Jon Amezaga gai-jartzaileak gidatuta.
Munitibarreko saioa probalekuko auditorioan izango da eta Leire Garatxena gai-jartzailearen gidaritzapean, Ander Elorriaga, Asier Galarza, Beñat Bilbao, Illart Gumuzio eta Maite Sarasola bertsolariek Junerekin batera hartuko dute parte.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean topatuko duzue.