Getxoko bertsolaritza ikasleek plaza erreala dastatzeko aukera izango dute astelehenean, maiatzaren 5ean. Goizeko 10:00etan, Nahikari Ayo irakaslea izango dute gidari, Ane Labaka eta Peio Lago bertsolariak bidelagun direlarik. Aurten lehen aldiz, Portu Zaharreko landan gauzatuko da ekimena, Gure Zirkuko artisten parte hartzearekin.
