Argitaratze data: 2025/12/19
Argitaratze data: 2025/12/12

Urtarrilaren 14tik martxoaren 4ra, 16 urtetik gora duen edonork bertsotan ikasteko aukera izango du ALBEk antolatutako hasiberrientzako ikastaroan. Interesatuak Algortako Aldai patronatuan elkartuko dira astezkenetan, 18:30etatik 19:30etara. Matrikula 25€-koa da. Izena emateko idatzi 605704385 telefonora edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Gozatu lagun artean bertsoen artean!

Argitaratze data: 2025/12/09

Igandean, abenduaren 14an, urtero lez nekazaritza eta abeltzaintza azoka izango dugu Leioan. Gure lurreko produktuak eskainiko dituzten postuen artean, 12:30ean, bulebarreko eszenatokian, kantuan arituko dira Oihana Bartra, Irune Basagoiti eta Julio Soto bertsolariak. Anima zaitezte!

Argitaratze data: 2025/12/03

Ekitaldia 12:00etan hasiko da Algortako Igeretxe hotelean. Aurten Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira, eta Ane Labaka eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan, ALBEko bertsolariekin batera. Araitz Lasaren dantza emanaldiak emango dio hasiera ekitaldiari, eta amaieran koktela eskainiko dugu, Bidean erromeria taldearen musikaz girotuta! Eskatu gonbidapena lehenbailehen!

Argitaratze data: 2025/11/27

Baditugu Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 16. edizioaren irabazleen izenak! Haien lanak ALBE GALA ekitaldian ezagutuko ditugu, abenduaren 14an. Sari-emateaz gain, aparteko bertso saioa, koktel otordu gozo-gozoa eta musika edukiko ditugu zain. 

Argitaratze data: 2025/11/20