Hasi dira 2025ko Getxoko Andra Mariko jaiak! Maiatzaren 15etik 18ra bitartean, hainbat ekitaldiz eta ikuskizunez gozatuko dugu eta bertsoak ere ez dira faltako: igandean, 12:30ean, kiroldegiko aparkalekuan kantuan izango ditugu Aritz Landeta, Naroa Torralba, Imanol Uria eta Tomas Lacarta ALBEko bertsolariak. Oihan Diaz izango da gai-jartzailea. Anima zaitezte!