Erandioko jaietako bertso saioa abuztuko azken larunbatean izango da

Erandioko San Agustin jaiak abuztuaren 27tik irailaren 1era ospatuko dira aurten. Urteroko bertso saioa abuztuaren 31n izango da, larunbatean, udaletxeko plazan. 13:00etan, kantuan izango ditugu Unai Mendiburu, Jexux Mari Irazu, Jone Uria eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak, Iñaki Beitia "Arbildu" gai-jartzailearen esanetara.