Abuztuaren 11n eta 12an izango dira Portu Zaharreko jaietako saioak

Aurtengo Algortako Portu Zaharreko jaiak abuztuaren 9tik 12ra ospatuko dira eta, urtero lez, bertsoez gozatzeko aukera izango dugu. Inazio Vidal eta Oihana Bartra kantuan izango ditugu abuztuaren 11n, 19:30ean, Etxetxu plazan. Marmitako egunean, abuztuaren 12an, Unai Mendiburu, Galder Bilbao "Txapi" eta Inazio Vidal arituko dira bertsotan, 18:00etan, sari banaketaren aurretik.