Larunbatean, martxoak 23, Jone Uriak irabazi zuen 2024ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Finalaurrekoak Algortako Villamonte, Saniko eta Katea tabernetan jokatu ziren, eta finala Azebarrin: Finalean 6 bertsolari lehiatu ziren: Oier Aizpurua, Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal eta Paule Loizaga. Kerman eta Jone heldu ziren buruz burukora, eta azkenean Jonek jantzi zuen txapela. ZORIONAK!!!
Finalaurrekoetan, hiru gai emaile aritu ziren: Iñigo Kortazar, Beñat Azkargorta eta Beñat Vidal. Hona hemen finalaurreko saioen puntuazioa:
1. finalaurrekoa Villamonte tabernan, 12:00etan |
2. finalaurrekoa Saniko tabernan, 17:00etan |
3. finalaurrekoa Katea tabernan, 18:30ean |
Jone Uria Albizuri: 263,6 puntu Oier Aizpurua Olaizola: 244,5 puntu Joanes Igeregi Santamaria: 226,5 puntu Galder Bilbao Martinez "Txapi": 179,5 puntu |
Kerman Diaz Franco: 253,5 puntu Peru Vidal Gurrutxaga: 239 puntu Aritz Landeta Terceño: 216 puntu Beñat Lopez Arantzamendi: 187,5 puntu |
Imanol Uria Albizuri: 272 puntu Paule Loizaga Legarra: 257 puntu June Diaz Franco: 231 puntu Xabi Sainz de la Maza Bilbao: 204 puntu |
Finala Algortako Azebarri kultur elkartean jokatu zen, 21:30ean. Finalistak aurreko faseko irabazleak eta puntu gehien lortutako hiru bertsolariak izan ziren: Oier Aizpurua, Imanol Uria, Jone Uria, Kerman Diaz, Peru Vidal eta Paule Loizaga, eta Jon Amezagak gidatu zuen saioa. Epaileak hauexek izan ziren: Araitz Lasa, Josu Arroyo, Arkaitz Gomez eta Oihan Diaz, eta idazkaria Beñat Vidal. Bost ariketa puntuagarriren ostean, Jonek eta Kermanek lortu zuten puntu gehien, eta buruz burukoa jokatu ostean, Jone Uria nagusitu zen. Txapela Unai Angulo bertsolari, bertso eragile eta ALBEkide historikoak jantzi zion.
Hona hemen finalisten puntuazioak:
Jone Uria: 647,5
Kerman Diaz: 626,5
Peru Vidal: 359,5
Imanol Uria: 349
Oier Aizpurua: 346
Paule Loizaga: 314,5
Txapelketa aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa izan da gai jartzaile taldean aritu direnen lana: German Kortabarria, Beñat Vidal, Iñigo Kortazar, Beñat Azkargorta eta Jon Amezaga. Baita Joseba Santxoren gidaritzapean epaile lanetan aritu direnena ere: Josu Arroyo, Arkaitz Gomez, Araitz Lasa eta Oihan Diaz, eta jakina, baita idazkari lanean ibili direnena ere: Mikel Arrate, Nerea Zubizarreta, Jon Amezaga eta Beñat Vidalen. Eskerrik asko denoi zuen lan eta konpromisoagatik!
Bestalde, gure ohiko sustatzaile eta laguntzaileei ez ezik, eskerrak eman nahi dizkiegu saioetarako euren lokala/taberna laga diguten ALBElagun finei: Berangoko Frontoi eta Nebarrebak; Sopelako Etxekhi berria eta Laiak, eta Algortako Villamonte, Saniko, Katea eta Azebarri), eta azkenik, hobe ez, bertsozale guzti-guztioi!