JA Muzic - шаблон joomla Mp3
> <
  • Aurten ere Algortako jaietan bertsoez gozatzeko aukera izango dugu uztailaren 30eko31ko eta abuztuaren 1eko bertso saioekin. Urtero bezala, 31n, San Inazio egunean, BERTSO MARATOIAren eguna izango da: eguerdiko saioaren ostean Gure Toki jatetxean bertso bazkaria izango dugu eta, amaitzeko, bertso poteo musikatua ordu txikiak arte. Anima zaitez eta eman izena! 

  • Gorlizko Santiago jaiak uztailaren 24an hasi eta lau egunez iraungo dute eta, azken egunean, uztailaren 28an, bertso saioa egongo da urtero lez. 19:00etan hasita, Imanol Uria, Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza eta Alaia Martin bertsolariak izango ditugu elizako plazan kantuan, Beñat Vidal gai-jartzaileak gidatuta. 

  • Kepa Arrizabalaga, Gatikako pandero jole handia, joan egin zaigu, ez gure artean panderolari errimearen eta kantari zoliaren eredua utzi barik. Goian bezain gugan bego! 

    Txori bat isildu da / gure inguruan, / kantuan ebilena / uda zein neguan. / Kepa, pandero hotsa / entzunda orduan / hasiko gara kantuz / zugaz akorduan / pozik entzun gaizuzan / zagozen lekuan! ALBEko lagunak

  • Dagoeneko iritsi gara Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XVI. ediziora. Zeuk nahi duzun gaiari, zeuk nahi duzun bertso moldean, zeuk nahi duzun heldulekutik... adin eta jatorri guztietako bertsozaleen bertso-sortak hartuko ditugu irailaren 30a arte. Urte amaierako ALBE GALA ekitaldian sari bikainak banatuko dizkiegu irabazleei. Gazteontzat aukera aparta! 

  • Otsailetik maiatzera Uribe Kostan egingo diren bertso ekitaldien berri bertsozaleei ematea da agenda honen helburua. Bat egin gurekin eta parte hartu bertsozaleon interes eta atseginerako prestatu ditugun ekimenetan. Lauhilekoa bertsoz bete-betea dator, gorde datak zuen egutegietan!

  • "Edonor izan daiteke bertsolari neurri batean. Bizikletan ibiltzen edonork ikas dezake? Bertsotan, berdin". Horixe esan zuen Xabier Amuriza bertsolari handiak. Eta zuk, bertsotan ikasi nahi duzu? Bada, etorri Algortako Bertsolari Eskolara! ALBEko ateak zabalik dituzu.12 eta 18 urte bitarteko taldean eta helduen taldean izena emateko epea zabalik dago. Gozatu lagun artean bertsoen artean!!!

Hurrengo ekitaldiak:
28
Gorlizko jaietako bertso saioa
18:55etan
30
Algortako jaietako bertso saioa
13:00etan

Azken berriak

Argitaratze data: 2025-07-16

Aurten ere Algortako jaietan bertsoez gozatzeko aukera izango dugu uztailaren 30eko31ko eta abuztuaren 1eko bertso saioekin. Urtero bezala, 31n, San Inazio egunean, BERTSO MARATOIAren eguna izango da: eguerdiko saioaren ostean Gure Toki jatetxean bertso bazkaria izango dugu eta, amaitzeko, bertso poteo musikatua ordu txikiak arte. Anima zaitez eta eman izena! 

Argitaratze data: 2025-07-14

Gorlizko Santiago jaiak uztailaren 24an hasi eta lau egunez iraungo dute eta, azken egunean, uztailaren 28an, bertso saioa egongo da urtero lez. 19:00etan hasita, Imanol Uria, Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza eta Alaia Martin bertsolariak izango ditugu elizako plazan kantuan, Beñat Vidal gai-jartzaileak gidatuta. 

Argitaratze data: 2025-06-30

Kepa Arrizabalaga, Gatikako pandero jole handia, joan egin zaigu, ez gure artean panderolari errimearen eta kantari zoliaren eredua utzi barik. Goian bezain gugan bego! 

Txori bat isildu da / gure inguruan, / kantuan ebilena / uda zein neguan. / Kepa, pandero hotsa / entzunda orduan / hasiko gara kantuz / zugaz akorduan / pozik entzun gaizuzan / zagozen lekuan! ALBEko lagunak

Argitaratze data: 2025-06-24

San Pedro jaiak ekainaren 26tik 29ra ospatuko dira Sopelan. Ekintzez eta ikuskizunez betetako egun horietan bi bertso saio izango ditugu. Larunbatean, ekainak 28, Paule Loizaga, Maider Arregi, Jon Maia eta Joanes Illarregi kantuan izango dira 13:00etan, Peru Vidal gai-jartzailearekin. Igandean, ekainak 29, 19:00etan hasita Paule Loizaga eta Unai Mendiburu bertsotan arituko dira kuadrillen sari banaketan.

Taldekakoa 2024: Urdulizko kanporaketa

Taldekakoa Urduliz

 

Apirilaren 20an jokatu zen 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako seigarren kanporaketa. Bi saio egin ziren Txiberri eta Basartena tabernetan, bertako Pirata bertso-taldea eta Durangaldeko Durangalduek taldea bertsotan. Kanpoko taldeak lortu zituen puntu gehien eta maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetan kantatuko du.  

 

Pirata bertso-taldea Erlantz Ibargurengoitia, Maialen Markaida, Jon Etxebarria, Peru de Pedro, Joanes Igeregi eta Gabi Basañez kideek osatzen dute.

Eta hauek dira Durangalduek taldearen kideak: Iruri Altzerreka, Araitz Katarain, Ainhoa Urien, Miren Amuriza, Ixone Asategi eta Irune Basagoiti.

 

Hurrengo kanporaketa apirilaren 28an egingo da Zornotzan, Itallen eta Zornotzako bertso oskola taldeen artean.

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.

Bertsolariak

 
 

NOR GAREN

LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:

Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:

ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!

Eskolak ematea

Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .

Ekitaldien antolaketa

Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!

Elkarlana

Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!

Sustatzaileak: