Apirilaren 20an jokatu zen 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako seigarren kanporaketa. Bi saio egin ziren Txiberri eta Basartena tabernetan, bertako Pirata bertso-taldea eta Durangaldeko Durangalduek taldea bertsotan. Kanpoko taldeak lortu zituen puntu gehien eta maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetan kantatuko du.
Pirata bertso-taldea Erlantz Ibargurengoitia, Maialen Markaida, Jon Etxebarria, Peru de Pedro, Joanes Igeregi eta Gabi Basañez kideek osatzen dute.
Eta hauek dira Durangalduek taldearen kideak: Iruri Altzerreka, Araitz Katarain, Ainhoa Urien, Miren Amuriza, Ixone Asategi eta Irune Basagoiti.
Hurrengo kanporaketa apirilaren 28an egingo da Zornotzan, Itallen eta Zornotzako bertso oskola taldeen artean.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.