Udaberrian bete-betean sartu gara, eguzki eta euri, eta ALBEko bertsolariak Euskadi osoko plazetan kantatzen jarraitzen dute. Hona hemen hil honetan non kantatuko duten:
Udaberrian bete-betean sartu gara, eguzki eta euri, eta ALBEko bertsolariak Euskadi osoko plazetan kantatzen jarraitzen dute. Hona hemen hil honetan non kantatuko duten:
Badator Korrikaren 24. edizioa, eta ALBEkook prest gaude euskararen aldeko ekimen honetan parte hartzeko, aurten Azebarri kultur elkartearekin eta Algortako Bote Luze taldearekin batera. Ostegunean, martxoak 26, Algortan hartuko dugu lekukoa 2158. kilometroan, 11:39ean.
Martxoaren 13an Korrikaren aurkezpena egingo da Algortan. Antolatu diren ekintzen artean, 19:00etan Biotz Alai plazatik bertso poteoa abiatuko da Azebarri kultur txokorantza. Kantuan Etxahun Lekue eta Unai Mendiburu bertsolariak izango ditugu. Anima zaitezte!
Otsailaren 7an Abra Sariaren XXV. edizioa jokatu zen Algortan. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako zortzi bertsolari gazte bi kanporaketetan lehiatu ziren. Finalera June Aiestaran, Irune Basagoiti, Bittor Altube eta Kattin Madariaga heldu ziren, eta azkenean, Bittor nagusitu zen. Zorionak!
Apirilaren 12an jokatu zen 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa. Bi saio egin ziren, lehenengoa Kalderapekon eta bigarrena Errondabiden, eta kantuan bertako Gaztetu ala Hil eta Uribe Butroeko Taket taldeak izan ziren. Azkenean, Taket taldeak lortu zuen maiatzaren 25ean jokatuko diren finalaurrekoetarako txartela.
Gaztetu ala Hil taldearen kideak Ainhoa Markinez, Enare Muniategi, Ana Picallo, Ainhoa Arregi, Haizea Telleria, Maite Sarasola, Mikel Galarza, Joseba Barandiaran eta Javier Martinez dira.
Eta Taket taldea Izaro Bilbao, Jone Larrinaga, Mikel Goiriena, Jokin Arriola, Itxaso Baraiazarra, Kattalin Arriola, Eneko Elordui, Ibon Larrazabal, Aitor Esteban, Garazi Mendoza, Asier Legarreta eta Alaitz Uriarte kideek osatzen dute.
Hurrengo kanporaketa apirilaren 17an izango da Algortan, Uribe Kostako Karidadeko masokistak eta Lea Artibaiko LeartiBai+ taldeen artean.
Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.
LAU LETRATXO izeneko bertsoak orobiltzen du ondoen gure eskolaren funtsa eta izaera:
Lau letratxo elkarren ondoan
akronimoa da, brabo!
eta atzean bertso-eskola bat…
Parkatu, askoz gehiago!
A, L, B eta ondoan E,
ALBE lez ezagunago,
bertsolari bik sortu zutena
gaur baino askoz lehenago.
Laurogeian sortu zuten eta
ez ote dugu arraro
hainbeste urtez iraun izana
bertsogintzaren abaro;
Sekretutxo bat badauka baina
irauteak aroz aro:
ALBEN AHOTSAK UGARI DAUDE
BIHOTZA BAKARRA DAGO!!!
Eskolak ematea
Transmisioa ALBEren helburu estrategiko nagusia dela esan genezake, erratzeko beldur handirik gabe. Bertsolariak sortu nahi ditugu, hitza arte bihurtuko duten bertsolari artistak, hain zuzen ere (35. urteurreneko leloak dioen moduan); eta horrek ondo koipeztutako makineria martxan jartzea eskatzen du, ezinbestean. Eskolatik bertsolari-eskolarako jauzia ematen laguntzeko hainbat irakasle eta laguntzaile ditugu. Eurak dira gure proiektuaren zutabe nagusietako bat. .
Ekitaldien antolaketa
Sustapenak ere garrantzi izugarria dauka gurean, bertsolariek inguru egokia behar baitute, beren dimentsio guztietan garatuko badira. Gure urteroko bertso-agenda ikaragarria da. 30 ekitaldi inguru, haietariko zenbait erreferente argiak direnak Euskal Herri mailan. Halandaze, bide beretik jarraitzeko borondate irmoa daukagu..
Ikerkuntza eta berrikuntza lanak
“Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu” dio esaera zaharrak. Eta horregatik gara gu atzera begiratzen honen zaleak: etorkizunean urrats sendoak eman nahi ditugulako! Une oro ari gara ALBEkideok pentsatzen zer ekitaldi berri sortu, kudeaketa zelan hobetu, emaitzak zelan ugaritu, jende gehiagorengana zelan heldu… Eta arlo horretan ez daukagu bide erdian gelditzeko ezertariko asmorik. Ez horixe!
Elkarlana
Zorionez, gure helburu anbiziotsuak betetzeko ahaleginean ez gaude bakarrik. Bidelagun ditugu erakundeak, elkarteak, eragileak, zaleak… Haiekin batera eta neurri handi batean haiei esker iritsi gara gauden tokiraino, eta haiekin batera jarraitu nahi dugu bidean aurrera. Mila esker guzti-guztioi bihotz-bihotzez!