Taldekakoa 2024: Bilboko kanporaketa

 

Apirilaren 12an jokatu zen 2024ko Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa. Bi saio egin ziren, lehenengoa Kalderapekon eta bigarrena Errondabiden, eta kantuan bertako Gaztetu ala Hil eta Uribe Butroeko Taket taldeak izan ziren. Azkenean, Taket taldeak lortu zuen maiatzaren 25ean jokatuko diren finalaurrekoetarako txartela.

 

Gaztetu ala Hil taldearen kideak Ainhoa Markinez, Enare Muniategi, Ana Picallo, Ainhoa Arregi, Haizea Telleria, Maite Sarasola, Mikel Galarza, Joseba Barandiaran eta Javier Martinez dira.

Eta Taket taldea Izaro Bilbao, Jone Larrinaga, Mikel Goiriena, Jokin Arriola, Itxaso Baraiazarra, Kattalin Arriola, Eneko Elordui, Ibon Larrazabal, Aitor Esteban, Garazi Mendoza, Asier Legarreta eta Alaitz Uriarte kideek osatzen dute. 

 

Hurrengo kanporaketa apirilaren 17an izango da Algortan, Uribe Kostako Karidadeko masokistak eta Lea Artibaiko LeartiBai+ taldeen artean.

 

Informazio gehiago Bertsozale Elkartearen webgunean duzue ikusgai.